Talde dinamikak
Txinga-probetan jolasean
- Adina.8 urtetik aurrera. Txingen pisua jokalarien adin eta ezaugarrietara egokitu behar da. Horrela, txikiekin txinga arinak erabiliko dira eta nagusiagoekin pisu gehiagokoak, beti ere txinga astunegiak erabili gabe.
- Lekua. Edonon.
- Beharrezko materiala. Txingen ordez xaboi kaxak edo pintura-poteak erabil daitezke. Horiek, hondarraz, uraz edo zerrautsaz bete daitezke. Erabiliko den ‘txingaren’ heldulekuak egokiak izan behar dira eskuetan minik ez hartzeko. Jolastokia markatzeko klera ere beharko da.
- Antolakuntza. Banaka jolastuko dugu. Txanda bakoitzean bi kidek hartuko dute parte.
- Jolasaren azalpena:
- Joko-eremu bat marraztuko dugu, 14 metroko luzera duena.
- Joko-eremuan bi parte-hartzaile eta epaile bat kokatuko dira.
- Dena prest dagoenean epaileak ‘prest’ esan eta jokalariak irteerako marran jarriko dira txingak eskuetan dituztela. Txistu hotsa entzutean jokalariak oinez hasiko dira txingak eskuetan eramanez.
- Joko-eremua azkarren betetzen duen parte-hartzailea izango da garailea.
- Arauak:
- Txinga-probetan oinez ibiltzen dira eta guk ere jokoan ez dugu korrikarik egingo.
- Ezin da beste partaideei oztoporik jarri ezta bultzadarik eman ere.
- Joko-eremuko amaierara iristean partaideak hasierako lerroa oin batez, gutxienez, zapaldu behar du.
- Partaideak jokoan zehar geldi daitezke baina ezin dituzte txingak askatu.
- Proba amaiera iristear dagoela, ezin dira txingak urrutitik helmugara bota.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License