Jarduera

Erantzun honako galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Nola da ezaguna ahari-topeka Gipuzkoan?


ahari-jokoa

ahari-talka

aharien arteko jolasa


Zenbat urte eduki behar ditu ahari on batek?


lau edo bost urte

hiru edo lau urte

bost edo sei urte


Ahariaren prestaketarako dieta honakoa zen garai batean:


ardoa, arrautzak eta azukrea

babarrunak, sagardoa, arrautzak eta azukrea

arrautzak, baba, ardoa eta belarra


Lehiaketako ahariak ile motza eduki behar du…


hilabete eta hilabete eta erdikoa gehienez

bi hilabetekoa

lau behatzekoa


Borroka hasi aurretik bi ahariek zenbat metrora egon behar dute?


8 metroko distantziara

4 metroko distantziara

6 metroko distantziara


Zein izaten da ahari irabazlea?


Beste aharia uxatzen duen aharia izaten da.

Hamabost puntu irabazten dituen aharia irabazle izango da.

Bi “hamabost” irabazten dituen aharia.


Zein bi alderdi dira garrantzitsuak aharien prestaketan?


jan-edana eta ariketa fisikoa

ariketa fisikoa eta alderdi psikologikoa

elikadura eta jan-edana


Non elkartzen ziren ahari-jokorik onenak garai batean?


Urbasa eta Andiako mendietan

Urbia eta Andiako mendietan

Urbasa eta Aralarko mendietan


Bai pisu libreko eta baita pisu mugatuko lehiaketan, zer egin behar dute ahariek ordu pare bat lehenago?


pisatu

ilea moztu

edaria eman


Apustuak egiten dira…


…ahari irabazlearen alde eta irabazteko beharko diren kolpe kopuruari buruz.

… ahari irabazlearen alde edo galtzailearen alde.

…ahari indartsuenaren alde.


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License