Bola-jokoa
Kirol honen helburua horretarako prestatua dagoen jokalekuan bola baten bidez txirlo batzuk botatzea da. Beste kiroletan ez bezala, bola-jokoa ez da indarrean oinarritzen, trebezian baizik.
Bola-jokoa jatorria nekazaritza- eta itsas-lanetako jardueretan ez duen euskal kirol bakarrenetakoa da. Jaiekin harremana duen kirola da (pilota bezalaxe) eta aspalditik praktikatu da euskal lurraldean.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License