Ingude-altxatzea
Burdinazko ingudea altuera jakin batera, ahalik eta aldi gehienetan altxatzea da joko honen helburua. Ingudearekin bi txapa ukitu behar dira: bata kirolariaren oinen garaieran dago eta, bestea, haren burua baino 30 zentimetro gorago.
Proba azkarra da, 90 segundokoa, eta indar handia eskatzen du besoetan eta gerrian. Herri-kirolen artean berezienetakoa da.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License