Jarduera

Erantzun honako galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

XV. eta XVI. mendera arte, zein zen euskal mendien egoera?


Basoz beterik zeuden.

Ganaduz beterik zeuden.

Belardiz beterik zeuden.


Mendiak egurra lortzeko eta ... ustiatzen ziren.


lurrak nekazaritza-laboreetarako

belazeak edukitzeko

ganadua elikatzeko


Noizkoak dira sega-apustuen lehen aipamenak?


1880. urtekoak

1881. urtekoak

1882. urtekoak


Sega-apustuak udazkenean izaten dira orokorrean. Zergatik?


Oraindik eguraldi ona egiten duelako.

Belarrak, ordurako, altuera handiena lortu duelako.

Belarra lehortzen hasia delako.


Zerrenda honetatik zeinetakoak dira guztiak segalariak?


Bixente Mitxelena, Mikel Aranalde eta Jon Lapazaran

Bixente Mitxelena, Iñaki Perurena eta Jon Lapazaran

Julian Retegi, Mikel Aranalde eta Jon Lapazaran


Mende hasieran zenbat irauten zuten orokorrean sega-apustuek?


60 minutu

80 minutu

120 minutu


Sega kamustuz gero,…


…segalaria ingudea, mailua eta zorrozteko harriaz balia daiteke.

…kirolariak beste sega bat har lezake.

…segalariak eskuetan duen segarekin moldatu behar du.


60 minutuko sega-apustuan zenbat sega erabil ditzake kirolariak?


3 sega

4 sega

5 sega


Zer erabiltzen da txapelketetan belarra pisatzeko?


oinarrizko balantza

balantza erromatarra

balantza digitala


Zenbat atal dauzka segaren xaflak?


bat

bi

hiru


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License