Arauak

  • Ekitaldia 120 metro luze izango da, lerro zuzenean. Antolaketa errazteko, zati ezberdinak izan ditzake: 2 x 60 metro, edo 4 x 30 metro.
  • Ekitaldia hasterakoan, zakua hartzeko laguntza erabili ahal izango da.
  • Errelebotako lasterketaren kasuan, zakua lerrotik kanpo pasatuko diote elkarri.
  • Lasterketan zehar zakua eroriz gero:
    • Banakako lasterketa: kirolariak berak altxatuko du zakua laguntzarik gabe.
    • Errelebotako lasterketa: erreleboko lagunek lagundu ahal izango diote.
  • Ekitaldia bukatzeko, bai kirolariak bai zakuak helmuga pasatu beharko dute.
  • Zakua lepo gainean hautsiz gero, talde horri ekitaldia berriz hasteko aukera emango zaio. Zakua erori delako hausten bada, kanporatua geldituko da.
  • Kaleak markatuak egongo dira. Kirolari bat beste baten kalera pasatzen bada, eta aurkariak oreka galtzea eragiten badu horrekin, kalez aldatu dena kanporatua izango da. Kaleraturiko taldeak beste ekitaldi batean parte hartu ahal izango du.

Materialaren ezaugarriak

  • Zakuak 80 kilo izango ditu (kilo bat gorabehera), artoz, gariz edo antzeko zerbaitez beteak. Emakumezkoen lehiaketetan, zakuak 40 kiloko pisua izango du.
  • Zakuari bolumena edukiak emango dio, bestelako amarrurik gabe. Heltzeko, zakuari puntak soka baten bidez lotu ahal izango zaizkio.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License