Talde dinamikak
Lokotx-biltzean jolasean
- Adina. 8 urtetik aurrera, hala ere, adin guztietako haurrak jolasteko jokoa da hau. Parte-hartzaileen adinetara eta ezaugarrietara egokitu behar da jolasa.
- Lekua. Edonon.
- Beharrezko materiala. Artaburuari artoa kendu eta gelditzen den lokotxa erabiliko dugu. Makiltxoak, pilota txikiak, sagarrak... erabil daitezke, era berean. Horiek biltzeko otarreak behar dira, baina kaxak edo zakuak ere erabil daitezke.
- Antolakuntza. Banaka jolastuko dugu. Txanda bakoitzean lau kidek hartuko dute parte.
- Jolasaren azalpena:
- Joko-eremuan parte-hartzaile bakoitzeko otarre bat eta 10 lokotx jarriko dira lerroan.
- Dena prest dagoenean, ‘prest’ esan eta jokalariak irteeran jarriko dira. Ondoren, txistu hotsa entzutean jokalariak lokotxak biltzen hasiko dira ahalik eta denbora laburrenean.
- Jolasa hamar lokotxak otarrean azkarren sartzen dituen parte-hartzaileak irabaziko du.
- Teknika. Jokalariak ahalik eta azkarren ibili behar dira eta mugimendu arinak egitea komeni da. Lokotxa saskiratzeko orduan, kontu handiz ibili beharko gara kanporaketarik egon ez dadin.
- Arauak:
- Lokotxak banan-banan sartuko dira otarrean.
- Ezin da beste partaideei oztoporik jarri ezta bultzadarik eman ere.
- Lokotxak saskian utzi behar dira, ezin dira urrunetik bota.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License