Talde dinamikak
Segan jolasean
- Adina. 8 urtetik aurrera.
- Lekua. Edonon.
- Beharrezko materiala. Egurrezko sega, makiltxo edo kono bat eta koloretako klera.
- Antolakuntza. Taldeak bi kidez osatuak egongo dira: bietako batek egurrezko sega hartuko du eta beste batek epaile lanak beteko ditu. Azken horiek klerareki joko-eremuan ibilbide bat marraztuko dute.
- Jolasaren azalpena:
- Talde bakoitzak egurrezko sega bat prestatuko du. Horretarako makil baten puntari egur zati bat horizontalki lotuko zaio, segaren labanaren itsura har dezan.
- Talde bakoitzak ibilbide bat marraztu duenean, taldeko kide batek sega hartu eta makiltxoa edo konoa ibilbidearen barrena eramaten saiatuko da, marraren gainetik, ahalik eta mugimendu gutxienetan eta denbora jakin batean. Beste ikaskideak epaile papera hartuko du eta denbora neurtzeaz eta arauak betearazteaz arduratuko da.
- Proba amaitutakoan paperak aldatuko dituzte taldekideek: segalaria epailea izango da eta alderantziz.
- Arauak:
- Makiltxoak edo konoak beti marra ukitzen joan behar du.
- Makiltxoa marra gainetik irtenez gero, jokalariak bi pausu atzera egin beharko ditu.
- Irabazlea, ibilbidea azkarren burutzen duen kidea izango da.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License