Modalitateak eta arauak

Mundu guztian zabaldurik dagoen kirol honek, Euskal Herrian berezitasun propio batzuk garatu ditu. Euskal Herrian, batez ere, hiru modalitate jokatzen dira: ezkertxulo, irutxirlo eta bolo palma.

1. Ezkertxulo edo eskutxulo deituriko aldaera, Gipuzkoan jokatzen da gehienbat. Joko sinpleena da. Bederatzi txirlo edo birla jartzen dira hiruko hiru errenkadatan. Aurretik txaparroa edo amona jartzen da 9 metrora. Txirlo edo makilak arte-zuraz daude eginak, 3 eta 9,5 kilo bitarte pisatzen dituen bola bezalaxe. Botatako txirlo bakoitzak puntu bat balio du eta, guztira, 8 aldiz jaurtikitzen da bola. Bada ordea, eskutxuloaren aldaera bat Bizkaia

Bada, ordea, eskutxuloaren aldaera bat Bizkaia eta Araban 18 kiloko bolarekin: jokalariak txaparroa botatzean zigortu beharrean, 5 puntu gehitzen ditu.

Hona hemen ezkertxulo modalitatearen arau orokorrak:

  • Bolaren pisua 3 eta 9,5 kilo ingurukoa da.
  • Bolatokia 22-25 metro bitartekoa da.
  • Modalitateak izena erabiltzen duen bola motagatik hartzen du, dituen bi zuloetan eskuko atzamar guztiak sartu baitaitezke: batean behatz lodia eta bestean eskuko gainerako behatzak sartzeko balio duena.
  • Txirloak bata bestetik metro erdiko distantziara jartzen dira. Bolarekin botaz gero, puntu bateko balioa du honelako txirlo bakoitzak.
  • Bolariak txaparroa botaz gero, jaurtiketan lortutako puntuak (botatako beste txirlo handiagoen kopurua) baliogabetzen dira.
  • Bolak jaurtiketa-ohola jo behar du (5 edo 6 metro luze izaten da) jaurtiketa balioduna izateko.
 

2. Irutxirlo edo kanaleko hiru txirlo: modalitate hau da zabalduen dagoena; ia Bizkaia osoan, Araban eta Gipuzkoako mendebaldeko eskualdeetan jokatzen baita; hala ere, aldaera txiki batzuk izaten dira.

Hona hemen arauak:

  • Ez da txaparrorik jartzen.
  • Erabiltzen den bola bi edo hiru kilokoa eta zulorik gabekoa izaten da; esku-ahurrarekin bultzatzen da.
  • Hiru txirloak lerroan jartzen dira, metro bateko distantziara.
  • Bolariak biraka botatzen du bola eta horrek, hasierako ohola jo ondoren irrist egiteko pista zeharkatzen du kale izeneko aldera erori gabe, azkenean hiru txirloak botatzeko.
  • Txirlo batek beste bat botatzen duenean jokaldiak balio du.
  • Irristatzeko pistak hemeretzi metro inguruko luzera izaten du.
 

3. Bolo palma: Santanderko lurraldetik etorritako modalitatea da. Araba eta Errioxa osoan jokatzen da. Bola aurreko modalitateetakoa baino zertxobait arinagoa izaten da (2 kilo inguru). Ez du txaparrorik, 9 txirlo edo birla dira eta bola airean jaurti behar da.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License