Gaur egun eratorritako kirola

2006. urtean ospatu zen lehenengo txapelketa ofiziala, eta kirolari bizkaitarrak izan ziren jaun eta jabe. Jose Martin Bustinza “Tubi” eta Jose Lapazaran dira diziplina horretako izarrak.

2010. eta 2011. urtean Etxarrin ospaturiko Euskal Herriko Lasto-botatze Txapelketako irabazlea Jose Martin Bustinza “Tubi” bizkaitarra izan zen. 2012. urtean ere berak eraman zuen txapela eta Lapazaran gelditu zen bigarren postuan.

Euskadiko txapelketaz gain, Zazpi Herrialdetako Txapelketa izeneko lehiaketan ohikoak dira lasto-botatze probak. Hala ere, Iparraldeko diziplina guztietan gertatzen den moduan, ez dago belaunaldi gazteek erreleboa hartuko duten inolako zantzurik.

Mutriku Sokatira Taldekoak lasto-botatze erakustaldi batean (Jon C. Hodgson).
http://photos.jonq.com/jaialdi2005-sports/h3ce6e2d9#h3ce6e2d9

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License