Arauak

  • Trainerua 13 arraunlarik eta patroi batek osatzen dute. Patroia, popan jartzen da eta traineruaren norabidea ezartzen du.
  • Traineru-estropadetan 3 miliako ibilbidean egiten da (5.556 metro). Joan-etorri bakarrekoak (ziaboga bat) edo bi joan-etorrikoak (hiru ziaboga) izan daitezke.
  • Traineruko patroiak gutxienez 55 kilo pisatu behar ditu.
  • Traineru bakoitzak bere kalea du eta ezin da beste kale batean sartu. Bi traineruk edo horien arraunek ezin dute elkar ukitu.
  • Estropada hasi eta 20 segundo baino lehen arazoren bat gertatzen bada, berriz hasiko da hasieratik.
  • Helmugara denbora gutxienean iristen den traineruak irabaziko du. Horretarako, ontziak aurrealdearekin muga gainditu behar du.

Materialak

  • Trainerua
    • Traineruak 12 metroko luzera eta 1,72 metroko zabalera izan behar du.
    • Traineruak gutxienez 200 kiloko pisua izan behar du.
    • 1910. urtera arte arrantzako traineruak erabiltzen ziren estropadetan. 1920. urte inguruan ordea, traineru mota berriak egiteko joera zabaldu zen, arinagoak eta estropadetan bakarrik erabiltzekoak. Ondoren, zurezko traineruen ordez fibrazko traineruak egiten hasi ziren.
  • Arrauna ontzia eramateko erabiltzen den palanka, zuntzezkoa da eta 2 kilo ere ez ditu pisatzen. 3,6 metro luze izaten da.
  • Estokea ziabogetan bira emateko erabiltzen da eta beste arraunak baina motzagoa da.
  • Atzealdeko arrauna patroiaren arrauna da eta besteak baino luzeagoa da patroia zutik doalako eta uretan sartzeko.
  • Tosta arraunlarien eserlekua da eta bi oholez osaturik dago. Tosta bakoitzean bi arraunlari jartzen dira, aurrekoan izan ezik hemen bakarra jartzen baita.
  • Toleta arraunei eusteko ontziaren karelean dagoen ziria da.
  • Estropua bi muturrak loturik dituen soka da eta arrauna toletera lotzeko erabiltzen da.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License