Gaur egun eratorritako kirola
2010. urtean jokatu zen lehen aldiz Euskadiko Ingude-altxatze Txapelketa Aizarnazabalen. Joxe Lapazaran bizkaitarrak irabazi zuen txapela, 94 jasoaldirekin, eta bigarren Joakin Aioroa gelditu zen. Zazpi kirolari lehiatu ziren: Beñat Amade (Getxo), Mikel Irizar (Astigarraga), Unai Ardeo (Getxo), Joxe Lapazaran (Etxebarria), Joseba Sanchez (Ugao-Miravalles), Igotz Ardeo (Getxo) eta Joakin Aioroa (Ituren). Kirolari bakoitza 18 kiloko ingudearekin aritu zen minutu eta erdiko txandatan.
2011. urtean Euskadiko II. Ingude-altxatze Txapelketa Joakin Aioroa nafarrak irabazi zuen, Doneztebeko pilotalekuan (Nafarroa Garaia) 91 jasoaldi eginaz. Esan behar da, Jose Fernando Lapazaran bizkaitarrak duela ingude-altxatzearen errekorra, 100 jasoaldiko marka bikaina egina duelako.
Euskadiko txapelketaz gain, Zazpi Herrialdetako Txapelketa izeneko lehiaketan ohikoak dira ingude-altxatze probak. Hala ere, Iparraldeko diziplina guztietan gertatzen den moduan, ez dago belaunaldi gazteek erreleboa hartuko duten inolako zantzurik.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License