Arauak
Kategoriak eta pisuak
- Hainbat kategoria daude:
- Belarra / Goma
- Gizonezkoak / Emakumezkoak
- Senior (18 urtetik aurrera) / Junior (15-18 urte)
- Lehiaketetan taldeak pisuaren arabera sailkatzen dira (480 kiloraino, 520 kiloraino, 560 kiloraino, 600 kiloraino...)
Taldeak
- Taldeak 8 jokalariz osatuak egongo dira eta jokalari batek min hartuz gero gainontzeko 7 jokalariek lehian jarrai dezakete (ez da kopuru txikiagorik onartuko).
- Talde bakoitzak entrenatzaile eta botileroa izan ditzake.
Materiala eta jantziak
- Goman aritzeko, kiroldegietan erabiltzen diren oinetakoak erabiliko dira: aldiz, belarretan aritzeko, oinetako bereziak erabiliko dira (inongo gehigarririk gabe).
- Gerrikoa eramatekotan arroparen gainean jarriko da. Jantzi babesgarriak erabili daitezke kirol-arroparen azpitik.
- Erretxina eskuetan bakarrik eman daiteke, beti ere soka bati eusteko.
Soka
- Soka 33,5 metro luze izango da gutxienez. Zirkunferentzia 10-12,5 zentimetro artekoa izango da. Sokak ez du korapilorik ez eskuetarako heldulekurik izan behar.
- Sokari 3 koloreko 5 zinta jarriko zaizkio.
- bat erdian
- bi zinta erdikotik 4 metrora (belarretan) edo 2 metrora (goman)
- bi zinta erdikotik 5 metrora (belarretan) edo 2,5 metrora (goman)
Lurreko markak
- Lurrean 2 metroko tartea izango duten 3 lerro paralelo margotuko dira.
Teknikaren arauak
- Soka luzatu eta erdiko marka lurreko erdiko marraren gainean jarriko da.
- Jokalariak era klasikoan eutsi behar dio sokari: esku-azpiak gorantz jarrita, soka beso azpitik pasaz eta besoak luzatuz. Oinak belaunen aurretik jarriko dira.
- Lehenengo jokalariak azken markatik 30 zentimetrora eutsiko dio sokari. Azken jokalariak (atzelari deitua) era klasikoan eutsiko dio sokari: soka bizkarretik gurutzatuz, sorbalda gainetik aurrealdera pasaz eta besapetik atzerantz eramanaz.
Arauak haustea
- Esertzea: lurrean nahita esertzea edo irristatu ondoren ez itzultzea zuzenean tiratzeko jarrerara.
- Zorua euskarritzat erabiltzea: lurra hankak ez diren gorputzeko beste edozein atalekin ukitzea.
- Heltzea: sokari era klasikoa ez den beste edozein eratara eustea.
- Eskoratzea: soka besapetik ez pasatzea.
- Jarrera: hanka gainean edo beste edozein atalen gainean esertzea edo hanka belaunak baino aurreratuago ez izatea.
- Sokan gora igotzea: soka eskuetan barrena pasatzea.
- Arraunean egitea: zoruan behin eta berriz esertzea eta era berean oinak atzera mugitzea.
- Aingura / Atzelariaren jarrera: atzelariaren jarrera ezarritakoa ez izatea.
- Botileroa: botileroak taldearekin hitz egitea hauek tiratzen ari diren bitartean.
- Hankari heldulekua bilatzea: soka tiratu aurretik lurrean edozein marka egitea.
- Alde batera joatea: goma gainean aritzea, joko-eremutik irtetea.
Agindu eta seinaleak
- Taldea, prest zaudete?
- Hartu soka
- Tinko
- Soka erdira
- Prest
- Tira
- Irabazlea iragarri
- Joko zelaiko aldea aldatu
- Baliogabeko tiraldia
- Lehenbiziko falta
- Bigarren falta
Lehiaketa
- Norgehiagoka bakoitza bi tiralditan banatzen da.
- Talde bakoitzak, arauak hautsiz gero, bi abisu jasoko ditu tiraldi bakoitzean kanporatua izan aurretik.
- Txanpona airera botaz erabakiko du talde bakoitzak joko-eremuaren zein aldetan hasi. Lehen tiraldiaren ondoren, taldeak lekuz aldatuko dira.
- Tiraldia irabazteko bi aukera daude:
- Epaileak bi taldeetako bat kaleratzea.
- Sokaren ertzeko markaren batek lurreko erdiko marra gainditzea (belarretan) edo sokaren ertzeko markak lurreko beste aldeko marra gainditzea (goman).
- Puntuaketa
- Bi tiraldietan nagusitzen den taldeak 3 puntu irabaziko ditu, besteak ordea 0 puntu.
- Taldeek, tiraldi bana irabaziz gero, 1 puntu irabaziko dute.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License