Lasto-jasotzea

Joko honen helburuak lasto-fardo bat denbora jakin batean eta polea bat erabiliz altuera jakin batetara altxatzean datza. Jasoaldi gehien egiten dituen kirolariak irabazten du.

Lehenengo altxaldia sokatik tiratuz egiten da, ondorengoetan berriz, gorputzaren pisua erabiltzen da. Lasto-fardoak goian dagoen polea ukitzen duenean, kirolaria jaitsieraren inertziaz baliatzen da ondorengo tiraldietarako. Herri-kirol ikusgarria da benetan lasto-jasotzea.

Lasto-jasotze erakustaldia San Ferminetan (Rufino Lasaosa).
http://www.flickr.com/photos/rlasaosa/5942320857

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License