Arauak
- Bai pisu libreko eta bai pisu mugatuko lehiaketan, borrokaldia hasi baino ordu batzuk lehenago ahariak pisatu egiten dira.
- Ahariak ile motza eduki behar du derrigorrez (hilabete edota hilabete eta erdikoa gehienez).
- Borroka bi “hamabostera” izan ohi da: ahari batek besteari ihes egiten dionean “hamabost” bat irabazten du.
- Borrokaldiaren hasieran, ahariak zortzi metroko distantziara jartzen dira. Irabazlea, bestea uxatzen duen aharia da.
- Apustuak egiten dira, bai ahari irabazlearen alde, bai irabazteko beharko diren kolpe kopuruari buruz.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License