Jatorria

Artzain-txakur lehiaketek artzaintza dute jatorria. Garai batean artzaintza gaur egun baino hedatuago zegoen Euskal Herrian. Artzainek baso eta nekazaritzaren aurka borrokatu behar zuten beren artaldeentzat tokia bilatzeko. Artzainentzat txakurrak laguntza ikaragarria izan ziren artaldea gidatzeko. Hala ere, txakur guztiek ez zuten beren lana berdin egiten; jaiotzetik zuten sena eta jasotako hezkuntzaren arabera egiten zuten lan. Txakurren hezkuntza hobetzeko oñatiar batzuei Urbiako zelaietan ardi-txakurren lehiaketak antolatzea bururatu zitzaien. Lehenengo lehiaketa 1955. urtean ospatu zen eta, geroztik, urtero ospatu da irailaren erdialdean.

Ikuskizun erakargarria denez, beste udalek eta taldeek ere lehiaketak antolatzen joan dira; hala ere, Oñatikoa da ezagunena.


Artzain eta ardiak Urbiako zelaietan (Iñaki Linazasoro, 1978).
http://www.euskomedia.org/aunamendi/136286#3

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License