Jatorria
Garai batean errementariak herriz-herri ibiltzen ziren lanean eta ingudea bizkar gainean eramaten zuten. Denborarekin baserritarren eta errementarien arteko indarra neurtzeko norgehiagokak sortu ziren eta ondoren, poliki-poliki, lehia haiek kirol bihurtu ziren.
Hasiera batean, ingude handiak erabiltzen zituzten eta indar eta trebetasun handia beharrezko ziren horiek mugitzeko. Gaur egun, ingudea ergonomikoki moldatua dago, pisu eta tamaina txikiagoa izan dezan.
http://commons.wikimedia.org/wiki/File:Blacksmith_at_work02.jpg?uselang=eu
Ingude-altxatzeak Ipar Euskal Herrian (Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea) du jatorria, zaku-eramateak, lasto-botatzeak, lasto-jasotzeak, orga-jokoak eta ontzi eramateak bezala. Iparraldeko joko gisa ezagutzen dira sei herri-kirol horiek. Diziplina horiek aspalditik egiten ziren Iparraldean baina erabat ezezagunak ziren Hegoaldean. 1970eko hamarkadaren bukaeran Mutriku Sokatira Taldekoek Gipuzkoara eta Bizkaira eraman zituzten lehen aldiz eta, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, jada, Euskal Herri osora zabaldurik zeuden herri-kirol haiek.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License