Jatorria
Trontza, XIX. mendearen erdialdean Italiatik inportaturiko tresna da. Aldo Moranti italiarrak ekarri zuen 1860. urtean lehen aldiz Iratiko basoetara eta denbora gutxian Euskal Herri osora zabaldu zen.
Tresna horrek basoko langileen lana goitik behera aldatu zuen eta bi langilerekin soilik errendimendu handiagoa lortzen zuten. Poliki-poliki langileen arteko norgehiagoka eta apustuak egiten hasi ziren. Horrela, lehen trontza-lehiaketak 1870eko hamarkadan hasi ziren eta lehen jende-aurreko erakustaldiak XX. mende hasierakoak dira.
http://www.euskomedia.org/galeria/A_27738
Motozerra modernoa agertu zenean langileek trontza erabiltzeari utzi zioten eta desagertu egin zen Euskal Herriko mendi eta plazetan.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License