Jarduera

Erantzun honako galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Zein sokatira taldek eraman zuen ontzi-eramate proba Gipuzkoa eta Bizkaira?


Mutriku Sokatira Taldeak

Nuarbe Sokatira Taldeak

Azkoitiko Sokatira Taldeak


Ontzi-eramatearen jatorria...


... baserri giroan esne-ontziak eraman eta ekartzeko lanetan eta tren geltokietan maletak alde batetik bestera eramateko lanetan dago.

... nekazal lanetan eta zehazki belarra garraiatzeko lanetan dago.

... eraikuntzan langileak materialak alde batetik bestera eramateko lanetan dago.


Ontzi-eramate probek...


... 10 minutuko iraupena izango dute.

... 5 minutuko iraupena izango dute.

... ez dute denbora-mugarik izango.


Ontzi-eramate probetako ibilbidea...


... 80 metroko laukizuzen bat izango da.

... 80 metroko zirkulu bat izango da.

... 80 metroko karratu bat izango da.


Probetako ontziek...


... 20 kilo eta 41 litroko bolumena izango dute.

... 41 kilo eta 20 litroko bolumena izango dute.

... 40 kilo eta 20 litroko bolumena izango dute gutxi gorabehera.


Probetan ontzi parea eskuetatik zintzilik egon beharko da beti eta ...


... gorputzeko beste atalen batean sostengatu daiteke.

... ezin izango da gorputzeko beste atalen batean sostengatu.

... hankekin sostengatu daiteke.


1987tik urtero antolatzen diren zein txapelketan egiten dira ontzi-eramate probak?


Euskadiko Txapelketa

Zazpi Herrialdeetako Txapelketa

Iparraldeko Txapelketa


Proba hasi aurretik...


... ontzi pare guztiak epaileei aurkeztu beharko zaizkie, horrela epaileek ontziok egiaztatzeko aukera izan dezaten.

... ontzi pare guztiak parte-hartzaileei aurkeztu beharko zaizkie, horrela ontziok probatzeko aukera izan dezaten.

... ontzi pare batzuk epaileei aurkeztu beharko zaizkie, horrela ontziok egiaztatzeko aukera izan dezaten.


Ontzi-eramate probetan kirolariek eskuetan ...


... hautsak eman ditzakete.

... produktu bereziak eman ditzakete.

... ez dute inolako produkturik erabiliko.


Ontzi-eramate probetan jokalariaren ekitaldiaren neurketa...


... lurra jo duen lehenengo ontziaren hasieran egingo da.

... lurra jo duen azkeneko ontziaren hasieran egingo da.

... lurra jo duen lehenengo ontziaren bukaeran egingo da.


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License