Arauak

  1. Plazaren neurria 28 metrokoa izango da.
  2. Txingak burdinazko pieza zilindrikoak izango dira. Neurri zehatzak hauek dira:
    • Txingak 50 kilogramokoak izango dira (kilo erdi bat gorabehera).
    • 30 zentimetroko altuera izango dute (5 cm gorabehera).
    • 16,30 zentimetroko diametroa izango dute (2 cm gorabehera).
    • Heldulekuak 5,50 zentimetroko altuera (cm 1 gorabehera) eta 22 milimetroko lodiera (2 mm gorabehera) izan beharko ditu, eta laua izan beharko du.
  3. Partaideak, nahi izanez gero, bere txingekin parte hartzeko aukera izango luke, baina horiek araututako ezaugarriak bete behar dituzte. Gainera, proba hasi aurretik, epaileak txingak aztertuko ditu arauzkoak direla ziurtatzeko.
  4. Txapelketetan txingek pisu hauek eduki behar dituzte:
    • Emakumeenak: 25 kg.
    • Gazteenak: 35 kg.
    • Seniorrenak: 50 kg.
  5. Txinga-probetako partehartzaileen ordena zehazteko, zozketa egingo da.
  6. Partehartzaile batek bere saioa bukatu eta hurrengoaren hasieraren bitartean, ezin dira hiru minutu baino gehiago pasa.
  7. Epaileak "prest" esatean, jokalaria txingak eskuetan dituela irteeran kokatuko da. Txistu hotsa entzutean oinez hasiko da txingak eskuetan eramanez.
  8. Plazaren bukaerara iristean partaideak lerroa oin batez gutxienez zapaldu beharko du.
  9. Partehartzaile bakoitza bere erritmora ibiliko da. Lehiaketan zehar geldi daiteke baina sekula txingak askatu gabe.
  10. Txapelketatik at geldituko da txinga bati edo biei gorputzeko beste atalen batekin eusten diona.
  11. Neurketarako lehen erreferentzia lurra ukitzen duen lehen txinga izango da. Neurtzeko markaren aurreko aldea erabiliko da.
  12. Partehartzaileak txingak aurrerantz bota edo lurretik bueltaka uzten baditu, saioak ez du baliorik izango eta txapelketatik kanporatua geldituko da.
  13. Txapelketetan jokalariek garraiatu beharko dituzte antolakuntzak emandako edo bakoitzak ekarritako txingak. Horiek hautsi edo hondatuz gero, antolatzaileek beste txinga pare bat utzi beharko dute partehartzailearen esku.
  14. Partehartzaileen eskuek garbi egon beharko dute eta ezingo dituzte eskuak inolako produkturekin igurtzi.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License