Arauak

Orgaren eta lanabesen ezaugarriak

  • Orgaren egitura egurrezkoa izango da.
  • Orgaren luzera: orga 4 metro eta 50 zentimetroko luzeera izango du (5 zentimetro gorabehera), aurreko kontzatik kirolariaren besoek orga ukitzen duten punturaino.
  • Orgaren altuera: orgak 95 zentimetroko altuera izango du (5 zentimetro gorabehera), lurretik hasita kirolariaren besoek orga ukitzen duten punturaino.
  • Orgaren pisua: orgak, pisu gainean dagoela, kontzan sostengatua (atzeko aldea haga baten gainean), 200 kilo izan behar ditu (haga salbu).
  • Gurtaga kontza gainean jarriko da, gutxienez 70 x 70 zentimetro izango den xafla baten gainean.
  • Kontza gurtagaren muturrean jarriko da.
  • Kontzaren altuera: 15 zentimetro egin behar ditu gora, (2 zentimetro gorabehera), lurretik hasita egurraren beheko aldera.
  • Orgak arestian aipaturikoa baino gutxiago pisatuz gero, gain-pisua jarriko zaio, arauzko pisura hel dadin.
  • Gain-pisua kirolariaren besoek orga ukitzen duten puntutik gutxienez 50 zentimetrora jarriko da.
  • Orgari heldulekuetatik helduko zaio. Orga besoetan eta bularrean bermatu ahal izango da, baina inoiz ez sorbaldan.
  • Heldulekuak mugikorrak izango dira eta kirolari bakoitzari komeni zaion neurrira egokituko dira.
  • Kirolariak besoak eta bularra babes ditzake, beti ere babesgarri honekin ez badu orga erortzea saihesten. Eskuek ez dute babesik izango, eta garbi izan beharko ditu, inolako produkturik gabe.
  • Kirolariak nahi duen norabidea aukera dezake, erlojuaren orratzena edo kontrakoa.
  • Kirolariak elkarren segidako bi ekitaldi egiteko aukera du. Ekitaldi bat ontzat jotzeko, jokalariak gutxienez zirkunferentzia laurdena egin beharko du.
  • Ez dago denbora-mugarik proba hau egiteko.
  • Zerbait hautsiz gero, eta ezin bada 15 minutuan konpondu, proba bertan behera utziko da.
  • Hausteko unean kirolaria lanean ari bada, berak hala nahi badu, hautsi arteko marka baliagarria izango da. Osterantzean, epaileak atsedenaldia eskainiko dio eta berriz ere hasieratik hasi beharko du probak.
  • Kirolariak laguntzaile bat eraman dezake probara.
  • Laguntzaileak ezin izango ditu ez orga ezta kirolaria ere ukitu.
  • Egindako bidea, orgaren atzeko barneko aldetik neurtuko da.
  • Kontza dagoen plataforma gainean, epaileak adierazitako lagun bat edo bi egon daitezke.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License