Txinga-proba
Bi txinga, esku bakoitzean bat, ahalik eta distantzia luzeenean eramatea da herri-kirol honen oinarria. Banaka egiten den kirola da eta kirolariek ez dute atsedenik ezta denbora mugarik ere izaten. Plazako punta batetik bestera joan behar da eta txingaren bat eskuetatik erori eta lurra ukitzen duen unean bukatzen da proba.
Hegoaldean proba hori txingekin egiten da, Iparraldean, ostera, ontziekin egiten da eta ontzi-eramate izenez da ezaguna.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License