Arauak
- Zozketaz erabakiko da zein ordenatan arituko diren lanean lehiakideak.
- Lehiaketa hasteko gutxieneko altuera, antolatzaileek ezarriko dute, aurrez kontsultatu ondoren. Parte-hartzaile bakoitzak altuera guztiak pasa beharko ditu.
- Parte-hartzaile bakoitzak, saiakera bat egin ondoren, bigarren saiakera egin ahal izateko, gainontzeko parte-hartzaileek beraiena egin arte itxaron beharko du.
- Altuera bakoitzean hiru saiakera egin ahal izango dira. Kale eginez gero, parte-hartzailea kanporatua izango da.
- Altuera bakoitzean ere, zozketaz erabakiko da zein ordenatan arituko diren lanean lehiakideak.
- Proba altuera handiena lortu duenak irabaziko du.
- Berdinketa egonez gero, saioa hasieratik saiakera gutxien eginez altuera gehien lortu duenak irabaziko du.
- Erabili beharreko materiala lehiaketan zehar hondatu daitekeenez, lehiaketa bakoitzeko bi sarde eta bi fardo egongo dira.
Materialaren ezaugarriak
- Fardoak 12 eta 13 kilo arteko pisua izango du. Hautsi ez dadin, sendo eta sare batekin lotua egongo da.
- Sardearen luzera osoa ez da 1,80 zentimetro baino luzeagoa izango. Lehiakide bakoitzak bere sardea erabil dezake edo antolatzaileek eskainitakoa.
- Barra horizontala pixkanaka igoko da pasaldi bakoitzaren ondoren, modu honetan:
- 30 zentimetroka, hasi 3,40 metrotik 4 metroko altuera arte.
- 20 zentimetroka, hasi 4 metrotik 5 metroko altuera arte.
- 10 zentimetroka, 5 metrotik gora.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License