Euskal pilota

Pilota, bola-jokoakin batera, euskal kirolen artean eguneroko lanarekin erlaziorik ez duen jokoa da. Bertan nahiz kanpoan (euskal emigratzaileei esker, Ameriketatik Filipinetaraino) zabalduena eta jarraitzaile gehien dituen kirola dela esan daiteke.

Oro har, bi edo lau pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko-eremutik kanpora bota gabe. Hori lortzen ez duenak galduko du tantoa. Jokoaren aldaerak bereizteko, bi alderdi hauek hartzen dira kontuan: pilotaleku mota (trinketa, plaza irekikoa edo ezker-paretaduna) eta pilota zerekin jo behar den (esku hutsez edo esku-ahurraz, palaz, zestaz...).

Esku-pilota partidua Azkainen (Gladys Martínez López).
http://www.flickr.com/photos/taimambi/4134942332

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License