Jarduera

Erantzun ondorengo galderak. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Zaku-eramateko probak...


... bakarka edo erreleboka egin daitezke.

... bakarka soilik egin daitezke.

... erreleboka soilik egin daitezke.


Zaku-eramatearen jatorria ...


... eraikuntza lanetan aurki dezakegu, pisuak alde batetik bestera mugitzeko lanetan.

... nekazarien lanetan aurki dezakegu, baserriko pisuak alde batetik bestera mugitzeko lanetan.

... arrantza-lanetan aurki dezakegu, portuko kargak alde batetik bestera mugitzeko lanetan.


Teoria batzuen ustez, zaku-eramatearen jatorria ... aurki dezakegu.


ikatzaren eta burdinaren merkataritzan

kontrabandoan

baso-lanetan


Zaku-eramateko probetan zakuak...


... gizonezko lehiaketetan 80 kilo (kilo bat gorabehera) eta emakumezkoen lehiaketetan 40 kiloko pisua izango du.

... gizonezko lehiaketetan 40 kilo (kilo bat gorabehera) eta emakumezkoen lehiaketetan 20 kiloko pisua izango du.

... gizonezko eta emakumezkoen lehiaketetan 80 kiloko pisua izango du.


Zaku-eramateko probetan zakuak ... beteak egongo dira.


artoz, gariz edo antzeko zerbaitez

lastoz

harriz


Zaku-eramate ekitaldien luzera...


... 120 metro luze izango da, lerro zuzenean. Ezin daitezke zati ezberdinak egin.

... 120 metro luze izango da, zirkuluan. Antolaketa errazteko, zati ezberdinak izan ditzake: 2 x 60 metro edo 4 x 30 metro.

... 120 metro luze izango da, lerro zuzenean. Antolaketa errazteko, zati ezberdinak izan ditzake: 2 x 60 metro, edo 4 x 30 metro.


Zaku-eramatea ...


... Iparraldetik dator, orga-jokoa, lasto-jasotzea, lasto-botatzea, ontzi eramatea eta ingude-altxatzea bezala.

.... Hegoaldean jokatu da betidanik, orga-jokoa, lasto-jasotzea, lasto-botatzea, ontzi eramatea eta ingude-altxatzea bezala.

... Iparraldean zein Hegoaldean jokatu da, orga-jokoa, lasto-jasotzea, lasto-botatzea, ontzi eramatea eta ingude-altxatzea bezala.


Zaku-eramateko proba bat bukatzeko...


... zakuak pasatu beharko du helmuga.

... bai kirolariak bai zakuak pasatu behar dute helmuga.

.... kirolariak pasatu behar du helmuga.


Zaku-eramateko probetan zakua...


... bizkar gainean eramaten da.

... bizkar gainean edo besoetan eramaten da.

... besoetan eramaten da.


Zaku-eramateko probetan zakua ...


... erori delako hausten bada, talde horri ekitaldia berriz hasteko aukera emango zaio.

... lepo gainean hautsiz edota erori delako hausten bada, talde horri ekitaldia berriz hasteko aukera emango zaio.

... lepo gainean hautsiz gero, talde horri ekitaldia berriz hasteko aukera emango zaio.


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License