Gaur egun eratorritako kirola
1994. urtean Traineruen Euskal Liga sortu zen. Bertan Kantabria, Gipuzkoa eta Bizkaiko elkarteek hartu zuten parte. 2003. urtean ordea TKE Liga edo San Migel Liga osatu zen eta aurreko liga ordezkatu zuen; bertan Euskadi, Asturias, Kantabria eta Galiziako traineruak aritzen dira.
TKE Liga | |||
Urtea | Lehen postua | Bigarren postua | Hirugarren postua |
2003 | Astillero | Mecos | Pasai Donibane |
2004 | Urdaibai | Astillero | Hondarribia |
2005 | Astillero | Hondarribia | Castro Urdiales |
2006 | Hondarribia | Castro Urdiales | Orio |
2007 | Urdaibai | Orio | Hondarribia |
2008 | Urdaibai | Castro Urdiales | Orio |
2009 | Castro Urdiales | San Pedro | Hondarribia |
2010 | Urdaibai | Orio | Pasai Donibane |
2011 | Kaiku | Urdaibai | Hondarribia |
2012 | Kaiku | Hondarribia | Urdaibai |
Denboraldia ekainaren amaiera aldera hasi eta irailaren amaieran bukatzen da. Hiru hilabete horiek gogorrak izaten dira eta Kantauri itsaso guztian zehar antolatzen dira traineru- estropadak. Ezagunenak Euskal Herrikoak dira, Gipuzkoa (Hondarribia, Zarautz, Orio...) eta Bizkaikoak (Nerbioiko itsasadarra, Ondarroa, Santurtzi...), alegia. Hala ere, estropada ospetsuena Donostiako Kontxako Bandera da, arraunlarien artean “Arraunaren Olinpiada” izenez ezaguna. Ligatik kanpo egon arren, tripulazio guztientzat oso garrantzitsua da txapelketa hori irabaztea. Estropadak iraileko lehen bi igandeetako eguerdiko 12etan ospatzen dira: bi tanda egiten dira zortzi traineru onenekin. Lehen igandeko lau trainerurik onenek ohorezko tanda osatuko dute bigarren igandean. Hiru miliako distantzia klasikoa bi luzeratan banatzen da, ziaboga bakar bat eginez.
http://www.flickr.com/photos/sansebastian2016/3902741513
Euskal Herriko tripulaziorik ezagunenak hauek dira: Orio, Hondarribia, Pasai Donibane, Zumaia, Pasai San Pedro eta Donostia, Gipuzkoan. Eta Bizkaian, Santurtzi, Kaiku, Zierbena, Ondarroa, Urdaibai...
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License