Jarduera

Erantzun honako galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Zein da trontza herri-kirolaren oinarria?


Neurri jakineko enborrak trontza bidez ahalik eta lasterren ebakitzea. Bi kirolarik hartzen dute parte, trontzaren alde bakoitzean jarrita.

Neurri jakineko enborrak trontza bidez ahalik eta lasterren ebakitzea. Bi kirolarik edo bakarrak hartzen dute parte.

Neurri jakineko enborrak trontza bidez denbora zehatz batean ebakitzea. Bi kirolarik hartzen dute parte, trontzaren alde bakoitzean jarrita.


Noiz eta nondik inportatu zuten trontza Euskal Herrira?


XIX. mendearen erdialdean Suitzatik inportaturiko tresna da.

XIX. mendearen erdialdean Frantziatik inportaturiko tresna da.

XIX. mendearen erdialdean Italiatik inportaturiko tresna da.


Noiz ospatu ziren lehen lehiaketa eta erakustaldiak Euskal Herrian?


Lehen trontza-lehiaketa eta -erakustaldiak 1870eko hamarkadan hasi ziren.

Lehen trontza-lehiaketak 1870eko hamarkadan hasi ziren eta lehen jende-aurreko erakustaldiak XX. mendearen hasierakoak dira.

Lehen trontza lehiaketak 1970eko hamarkadan hasi ziren eta lehen jende-aurreko erakustaldiak XXI. mendearen hasierakoak dira.


Motozerra modernoa agertu zenean trontza desagertu egin zen Euskal Herriko mendi eta plazetan. Noiz agertu zen berriro?


1970eko hamarkadan, Donostiako Kultura eta Turismo sailak bultzatuta trontza txapelketak antolatzen hasi ziren berriro.

1970eko hamarkadan, Euskadiko Kultura eta Turismo sailak bultzatuta trontza txapelketak antolatzen hasi ziren berriro.

1970eko hamarkadan, Donostiako kirolari talde bat txapelketak antolatzen hasi zen berriro.


Nortzuk ziren 2010. eta 2012. urte bitarteko Euskadiko Trontza Txapelketako irabazleak?


Iñaki eta Josetxo Barberena

Esnaola anaiak

Armando eta Julian Larrea


Nortzuk ziren 2012. urteko Euskadiko Trontza Txapelketako emakumezko irabazleak?


Nerea Sorondo eta Amaia Garcia nafarrak izan ziren.

Mari Estibaliz eta Garbiñe Lopez de Uralde arabarrak.

Susana Agerre eta Maitane Txueka nafarrak.


Arauen arabera trontza txapelketetako enborrak...


... normalean pinu-enborrak izango dira.

... normalean haritz-enborrak izango dira.

... normalean pago-enborrak izango dira.


Gaur egun trontzalariek zein zerra erabiltzen dute Euskal Herrian?


Euskal Herriko zerrarekin lehiatzen dira.

Ameriketako zerrarekin lehiatzen dira.

Italiako zerrarekin lehiatzen dira.


Zein mozketa egiten dituzte Euskadiko Emakumezko txapelketan?


45 ontzako 10 ebaketa.

10 ontzako 45 ebaketa.

45 ontzako 12 ebaketa.


Trontza probetan enborren luzera...


... 60 zentimetrotakoa da etzanda daudela eta 70 zentimetrotakoa zutik.

... 60 zentimetrotakoak izango dira, bai etzanda daudela, bai zutik.

... 70 zentimetrotakoak izango dira, bai etzanda daudela, bai zutik.


Nola jarri behar dira enborrak Euskadiko Txapelketan?


Etzanda dauden enborrak neurri jakin batean ebaki beharko dira. Zutik daudenak, bitan.

Etzanda dauden enborrak bi neurritan ebaki beharko dira. Zutik daudenak, bakarrean.

Etzanda eta zutik dauden enborrak neurri jakin batean ebaki beharko dira.


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License