Lokotx-biltzea

Ahalik eta denbora laburrenean lokotx (arto gabeko artaburua) kopuru jakin bat lurretik jaso eta saski batean sartzean datza.

Gaur egun egurrezko makila txikiak erabiltzen dituzte lokotxen ordez. Lokotxak (guztira 50 ale) lerroan jarrita egoten dira eta beraien artean 1,25 metroko tartea dute.

Arabako lokotx-biltze txapelketak Artziniegan (Aiaraldea Komunikazio Leihoa).
http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/5929445369/

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License