Gaur egun eratorritako kirola

1970eko hamarkadatik aurrera, poliki-poliki, trontza berpiztuz joan da. Urte horietan txapelketak antolatzen hasi ziren Donostiako Kultura eta Turismo sailak bultzatuta. Garai hartakoak dira Olalde-Armaolea eta Arrospide-Arria II.a aizkolariek osaturiko bikoteak. Ondoren, 1980ko hamarkadan beste bikote batzuek aipa daitezke, hala nola, Errandonea-Leiza, Intxaurbe (Astondoa edo Beitiarekin), Larrea aita-semeak, Larrañaga (Elorza edo Kortaberrirekin), Latasa-Dolimon, Alkorta-Egaña edo Salbidea anaiak. Azken horiek 1990eko hamarkadako protagonistak izan ziren, Armando eta Julian Larrearekin batera. XXI. mendearen hasieran kirolari berriak agertu dira, hala nola, Esnaola eta Barberena anaiak.

2010. eta 2012. urte bitarteko Euskadiko Trontza Txapelketako irabazleak Iñaki eta Josetxo Barberena nafarrak izan ziren hain zuzen.


Barberena anaiak, txapelekin, 2010eko Euskadiko Trontza Txapelketako irabazleak izan ziren (Jose Mari Legarra).
http://www.ttipi.net/berriak/barberena-anaiek-irabazi-dute-euskadiko-trontza-txapelketa-igantzin

Emakumeetan XXI. mendearen hasieran, kirolari hauek aipa ditzakegu: Naiara eta Nerea Etxebarria bizkaitarrak, Mari Estibaliz eta Garbiñe Lopez de Uralde arabarrak eta Susana Agerre eta Maitane Txueka nafarrak. 2012. urteko Euskadiko Trontza Txapelketako irabazleak Nerea Sorondo eta Amaia Garcia nafarrak izan ziren.

Belaunaldi gazteak ari dira lekukoa hartzen. Hala ere, trontza ez dago herri-kirol batzuek bizi duten krisitik at.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License