Bestelako euskal kirolak

Pilota, bola-jokoakin batera, euskal kirolen artean eguneroko lanarekin erlaziorik ez duen jolasa da.

gehiago...
Jatorria
close

Historian zehar zibilizazio askok izan dituzte pilota-jokoak, nahikoak baitira jolasteko esku pare bat eta errebotatzen duen objektu biribil bat. Euskal Herrian ez ezik munduko hainbat lekutan ere aurkitzen ditugu pilota oinarritzat duten jokoak, hala nola, irlandar pilota (Irlanda), valentziar pilota (Valentziako Erkidegoa) edota jeu de paume (Frantzia).

Grezia eta Erromako zibilizazioek pilota-jokoaren testigantza asko utzi dizkigute, pilota garaiko joku-mota ezagunenetarikoa baitzen dudarik gabe. Erromatarrek pila deituriko jokoa eraman zuten gaur egun Frantziak hartzen duen lurraldera. Mendeak joan, mendeak etorri, joko haren garatze-prozesuaren ondorioz, jeu de paume delakoa (esku-ahurraren jokoa) sortu zen Frantzian.

Traineru kopuru batek, launakako txandetan antolaturik, distantzia jakin bat ahalik eta azkarren egitea da kirolaren helburua.

gehiago...
Jatorria
close

Traineruen arteko lasterketak Euskal Herriko itsasertzeko bizimodu tradizionaletik sortzen dira. Euskal Herrian arrantzak garrantzi handia izan du beti eta hemen aurkitzen dugu hain zuzen, estropaden jatorria. Garai batean itsasgizon indartsu eta sendoak irteten ziren itsasora, arrantza egin eta gero garaiz portuetara arrainez betetako itsasontziak ekartzeko. Harrapatutako arraina portuan saltzeko zeinek lehenago ekarri lehian aritzen ziren arrantzaleak.

Euskaldunak lehiaketarako eta apusturako zaletasuna izan du betidanik

gehiago...
Jatorria
close

Ahari-topekak (ahari-jokoa Gipuzkoan eta ahari-talka Nafarroan) artzainen arteko norgehiagoka hutsa ziren garai batean. Baina XX. mende hasieran jendaurrera eramaten hasi ziren aharizaleak. Gipuzkoan Azkoitia, Azpeitia, Eibar, Tolosa eta Arroa auzoan; eta Nafarroan Leitza, Betelu, Intza eta Azkaraten ospatu izan dira aharien arteko lehiaketa garrantzitsuenak.

Aharien prestaketa baserritar bakoitzak bere senan eta jakindurian oinarrituta eginten du, horrela gaitasun hoberenak dituzten abelburuak hautatuz; lau edo bost urte dituzten buruak izaten dira, muskulatura onekoak, zango indartsudunak, bular zabalekoak eta ondo bildutako adarrak dituztenak.

Txakur trebeenak artaldea artegira nola eramaten duten ikusteko aukera izaten dugu.

gehiago...
Jatorria
close

Artzain-txakur lehiaketen jatorria artzantzan aurki dezakegu. Garai batean artzantza, gaur egun baino hedatuago zegoen Euskal Herrian. Artzainek baso eta nekazaritzaren aurka borrokatu behar zuten beraien artaldeentzat tokia bilatzeko. Artzainentzat txakurrak laguntza ikaragarria izan ziren artaldea gidatzeko. Hala ere, txakur guztiek ez zuten beraien lana berdin egiten; jaiotzetik zuten sena eta jasotako hezkuntzaren arabera egiten zuten lan. Txakurren hezkuntza hobetzeko oƱatiar batzuei Urbiako zelaietan ardi-txakurren lehiaketak antolatzea bururatu zitzaien. Lehenengo lehiaketa 1955. urtean ospatu zen eta, geroztik, urtero ospatu da irailaren erdialdean.

Bola-jokoa jatorria nekazaritza- eta itsas-lanetako jardueretan ez duen euskal kirol bakarrenetakoa da.

gehiago...
Jatorria
close

Euskal Herrian gaur egun praktikatzen diren joko guztien artean zaharrenetakoa izatearen ohorea dauka. Jatorria ez da zehatza eta, horrenbestez, zaila da bere antzinatasuna finkatzea; hala ere, badakigu orain bost mende gure herrietan bolak jaurtikitzen zirela zutik jarritako makila batzuen aurka.

Berez, oso jolas sinplea da eta, era batera edo bestera jokaturik, munduko joko zaharrenetarikotzat hartzen da; joko horren aztarna zaharrenak Antzinako Egiptokoak dira. Euskal Herrian, bola-joko ezberdinei buruzko dokumenturik zaharrenak Erdi Arokoak dira.

Kirol honen helburua palanka izenaz ezagutzen den barra metalikoa ahalik eta urrunen jaurtitzea da.

gehiago...
Jatorria
close

Palanka jaurtiketaren jatorria meatzaritzan aurkitzen dugu. Harrobietako lan tresna zen palanka, meatzariek harrietan dinamitazko kartutxoak sartzeko zuloak egiteko erabiltzen zuten. Palanka erabiliz eta kolpeka zulatzen zuten harria langileek, hemendik dator ere harri-zulatzaileen herri-kirola. Burdinezko barra horiek ahalik eta urrunen jaurtitzea zen langileen denbora pasa ohikoena. Poliki-poliki beraien arteko norgehiagoka eta lehiak sortzen joango ziren eta lanbidea kirol bilakatu zen.

Hasieran apustuak herrietako soroetan egiten ziren eta palanken pisua ez zegoen arautua, nahiz eta palankari guztientzat berdina izan, noski.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License