Gaur egun eratorritako kirola
Txinga-proben lehen berriak XIX. mende hasierakoak dira, 1830eko hamarkadakoak eta Eibar ingurukoak hain zuzen ere. Ondoren, Espainiako Gerra Zibilaren ostean, herri-kirol hori galtzen joan zen. Hala ere, 1960ko hamarkadan hainbat kirolarien lanari esker, berriz ere herri-kirol honen gorakada hasi zen. Kirolari horien artean aipatu behar ditugu: Juan Urberuaga “Oizko Lehoia”, Jose Gurrutxaga, Aulestiko Landaburu, Jose Antonio Maguregui “Iparraguirre” edo “Ormaetxe”. Hasierako kirolari horien ondoren beste batzuk etorri ziren, hala nola Goirigolzarri anaiak, Joxe Mari Urbizu, Pedro Urizarbarrena, Pedro Urrutia, Irastorza, Elorriaga “Santxo”, Legazpi, Mendiazpe, Idurre edo Gabina. 1990eko hamarkadan Juan Lertxundi eta Patxi Larretxea gailendu ziren, Roman Hierro arabarra iritsi zen arte.
Gaur egun, 2013. urtean, Debako Juan Jose Agirregabiria da nagusi txinga-probetan, baina ezin ditugu ahaztu beste kirolari batzuk, Garikoitz Alberdi eta Josu Agirregabiria, esaterako.
Emakumeek ere badute beren txokoa txinga-probetan. 2000. urtean irabazi zuen adibidez Mari Mar Garcia gipuzkoarrak bere lehen txapela. 2007an ordea, Marta Moreno Franco arabarra izan zen txapelaren garaile.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License