Jarduera

Erantzun honako galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Aizkolari probetan...


Aizkolariak bi laguntzaile izaten ditu alboan probetan, erakuslea eta botileroa.

Aizkolariak bi laguntzaile izaten ditu alboan probetan, maisua eta botileroa.

Aizkolariak nahi beste laguntzaile izaten ditu alboan probetan, erakusleak eta botileroak.


Zein da txapelketetan erabiltzen den aizkora?


Aizkora australiarra erabiltzen da, Euskal Herrian erabiltzen zirenak baino sendoagoa delako.

Euskal Herriko aizkora erabiltzen da, besteak baino arinagoa eta zorrotzagoa delako.

Aizkora australiarra erabiltzen da, Euskal Herrian erabiltzen zirenak baino arinagoa eta zorrotzagoa delako.


Zein da enborraren perimetroa adierazteko erabiltzen den neurria?


diametroa

ontza

zentimetroa


Zeintzuk dira aizkora txapelketarik garrantzitsuenak?


Euskal Herriko Txapelketa, Urrezko Aizkora, Donostiako Urrezko Kopa, Gipuzkoako eta Nafarroako Txapelketak eta Bizkaiko Irekia besteak beste

Euskal Herriko Txapelketa eta Urrezko Aizkora

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako Txapelketak


Aizkoraren jatorria...


... garai batean untzigintzarako eta burdinoletarako behar zen egur eta ikatz lanetan aurki dezakegu.

... eraikuntzarako beharrezko zen egur mozketan aurki dezakegu.

... neguan baserriak berotzeko egurra mozteko lanetan aurki dezakegu.


Zein izan zen XIX. mendearen bukaerako aizkolaririk ospetsuena?


Joxe Arrospide azpeitiarra

Mikel Mindegia

Joxe Aranburu “Keixeta”


Zein da inoiz izandako aizkolaririk onenetarikoa?


Antonio Garcia "Iturritxa"

Joxe Aranburu “Keixeta”

Pedro Mari Otaño


Txapelketetan mozten diren enborrak...


... pinu-enborrak dira.

... edozein zuhaitz-enbor izan daitezke.

... pago-enborrak dira.


Euskal Herriko aizkora txapelketa ... antolatzen da.


bi urtean behin

urtero

hiru urtean behin


Non antolatzen da Urrezko Aizkora txapelketako finala?


Donostian

Urtero toki batean antolatzen da.

Azpeitian


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License