Idi-probak

Herri-kirol honen helburua idi-pare batek probarria izeneko harri astun bat (1.500 eta 4.500 kilogramo artekoa) probaleku batean eta denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeena (plaza edo iltze izeneko unitateetan neurtua) egitea da. Harri-proba edo arraste-modalitaterik ohikoena eta ezagunena da idi-proba.

Euskal Herriko kirolen artean, idi-probak toki berezian kokatu behar dira; bera da, asto- eta zaldi-probekin batera, jatorria baserritarren lan-jardueretan eta abereen arteko harremanetan duen modalitate bakarra.

Baserritarrentzat, abelburua izaten zen baliorik handieneko ondarea. Izan ere, abere hitzaren etimologian oinarritzen da “aberats” hitza (garai batean aberatsa abere asko zuen hura zen).

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License