Gaur egun eratorritako kirola

Lokotx-biltzean 1980. hamarkadako garaile handia Ignacio Idoeta “Atxua” izan zen, aldi berean Euskadiko Kros Txapelketa irabazi zuena. 1990eko hamarkadan Eugenio Cordoba eta Santiago Azurmendik hartu zuten kirolari horren lekukoa. Mende berriaren hasierarekin bi kirolari berri aipatu behar dira, Abel Onaindi bizkaitarra eta Fernando Etxegarai nafarra. 2006. urtera arte eutsi zioten nagusitasunari baina 2007. urtean Eneko Garmendia gipuzkoarra izan zen garaile (Iñaki Ekisoain bigarren sailkatu zen). 2012. urtean ere, Eneko Garmendia baliarraindarrak irabazi zuen Euskal Herriko Lokotx-biltze Txapelketa.

Emakumeen artean, XXI. mende honetan abian jarri den Euskal Herriko Txapelketako irabazlea Maika Ariztegi nafarra izan da. 2012. urtean Donostian ospatu zen Euskal Herriko Lokotx-biltze Txapelketan bere hamabigarren txapela eskuratu zuen eta gainera, modalitate horretan berak zuen errekorra gainditu zuen.

Maika Ariztegik parte hartu duen Euskal Herriko txapelketa guztiak irabazi ditu (Aitor Arotzena).
http://www.ttipi.net/berriak/fernando-etxegaraik-eta-maika-ariztegik-irabazi-dute-euskadiko-koxkor-biltze-txapelketa

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License