Jatorria

Herri-kirol honen inguruan ez dago dokumentazio askorik, baina badira hainbat teoria eta hipotesia haren jatorriaren inguruan. Baserri giroan esne-ontziak eraman eta ekartzeko lanak, tren-geltokietan maletak alde batetik bestera eramateko lanak edota errotetan balantzarako pisu handiak mugitzeko lanak izan daitezke txingen jatorria.

Esne-ontziekin merkaturako bidean (Indalecio Ojanguren).
http://www.guregipuzkoa.net/photo/3784

Baserritarrek indar-erakustaldiak egiten hasi eta haien arteko erronkak sortuko ziren. Horrela, beste herri-kiroletan bezala, baserriko lan hori poliki-poliki gizonen arteko norgehiagoka bihurtuz joango zen, kirol bilakatu arte.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License