Talde dinamikak

Pilotan jolasten

  • Adina. 8 urtetik aurrera.
  • Lekua. Horma garbi bat dagoen edozein leku.
  • Beharrezko materiala. Gomazko edo larruzko pilota bat.
  • Antolakuntza. Talde bakoitza bikote batez osatua egongo da. Partidua bi bikoteen artekoa izango da.
  • Jolasaren azalpena:
Horma
Aurrealdea A
Atzealdea B
    • Jokalekua marra batez erdibitua egongo da: aurrealdea eta atzealdea bereizirik.
    • Partidua hiru tantora jokatuko da.
    • Bikote bakoitzak aurrelari bat eta atzelari bat dauka: bikoteko jokalari bat aurrean arituko da (A), eta bestea atzean (B).
    • Jokalari bakoitzak bere zonako pilotei bakarrik jo diezaioke.
    • Ezingo dute talde bereko bi jokalarik jarraian jo pilotari, hau da, pilota taldekide batek jo badu ezingo dio bere taldekideak jo jarraian.
  • Arauak:
    • Lehen sakea erabakitzeko, alde bat urdina eta bestea gorria duen metalezko txanpon bat botatzen da airera. Lurrera erori eta aldearen kolorearen arabera izango da sakea.
    • Sakea tantoa lortu duen bikoteak izango du.
    • Galtzen duen bikotea kaleratua izango da.
    • Ateratzen den bikotearen ordez beste bikote bat sartuko da.
    • Bikote batek ezingo ditu jarraian hiru partidu baino gehiago jokatu.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License