Gaur egun eratorritako kirola
XIX. mendearen bukaerako aizkolari ezagunenak hauek izan ziren: Agustin Unanue, Manuel Azpillaga, Juan Bautista Aierretxe, Antonio Garcia "Iturritxa", Francisco Iriondo "Otola", Manuel Uruesagasti, Ignacio Amutxategi "Arbiseta" eta Roque Epelde. Baina zalantza gabe, Joxe Arrospide azpeitiarra izan zen XIX. mendearen bukaerako aizkolaririk ospetsuena.
Aizkoraren urrezko garaia Espainiako Gerra aurrekoa izan zen, 1922. eta 1930. urteen artean hain zuzen. Garai horretako aizkolari batzuk Pedro Mari Otaño “Santa Ageda” (Beizama), Joxe Martin Goenaga “Atxumarria” (Azpeitia) eta Joxe Aranburu “Keixeta”. Azken hori, inoiz izandako aizkolaririk onenetakotzat hartzen da. Plazak (Tolosa, Azpeitia, Donostia eta Eibarko zezen-plazak) gainezka jartzen ziren norgehiagoka horiek ikusteko.
1930eko hamarkadan beste hiru aizkolari aipatu behar ditugu, Errekalde, Arria eta Aguiñeta, Keixetaren lekukoa hartu zutenak.
Gerra osteko beherakadaren ondoren, 1940ko eta 1960ko hamarkadetan aizkora berpiztu egin zen. Honako aizkolari hauek dira garai hartakoak: Antonio Soraluze “Korta”, Martin Garciarena, Juan Jose Narbaiza “Luxia”, Ramon Latasa, Juan Baleztena, Astibia eta Miguel Irazusta “Polipaso”.
Gaur egun puntakoak diren aizkolari batzuk aipatzearren Donato Larretxea, Floren Nazabal, Mikel Mindegia eta Joxe Mari Olasagastiren izenak azpimarra daitezke.
Txapelketak
Lehenengo aizkora txapelketa nagusia Donostian jokatu zen 1950. urteko martxoaren 5ean, Espainiako Txapelketa izenarekin hain zuzen. Zortzi urtezegin zen txapelketa hori Espainiako Txapelketa izenarekin: 1950 (Martin Garziarena txapeldun), 1965 (Migel Irazusta “Polipaso” txapeldun), 1966 (Migel Berakoetxea txapeldun), 1967 (Ramon Latasa txapeldun), 1968 (Patxi Astibia txapeldun), 1969 (Patxi Astibia txapeldun), 1971 (Patxi Astibia txapeldun) eta 1977 (Mikel Mindegia txapeldun) urtean.
Aizkorako txapelketarik garrantzitsuena Euskal Herriko Txapelketa da. Urtero antolatzen da txapelketa hori eta maila desberdinak ditu: nagusia, bigarrena, hirugarrena eta gazteena. Lehen fasean kanporaketak jokatzen dira, eta lehen sei postuetan sailkatzen direnek finalerako txartela eskuratzen dute.
Euskal Herriko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Txapelduna | Bigarrena |
1967 | Donostia | Migel Berakoetxea (53'29'''') | Ramon Latasa (53'34') |
1968 | Leitza | Patxi Astibia (48'28'''') | Migel Berakoetxea (49'38'''') |
1970 | Doneztebe | Arria II.a (35'19'''') | Mikel Mindegia (37'53'''') |
1977 | Donostia | Arria II.a (40'03'''') | Mikel Mindegia (43'27'''') |
1978 | Azpeitia | Arria II.a (45'29'''') | Mikel Mindegia (46'48'''') |
1979 | Leitza | Arria II.a (30'02'''') | Jose Mari Mendizabal (33'05'''') |
1980 | Tolosa | Mikel Mindegia (34'16'''') | Arria II.a (35'02'''') |
1981 | Tolosa | Mikel Mindegia (45'28'''') | Arria II.a (46'31'''') |
1983 | Tolosa | Mikel Mindegia | Jose Mari Mendizabal |
1984 | Tolosa | Mikel Mindegia (37'52'''') | Donato Larretxea (38'33'''') |
1985 | Basauri | Mikel Mindegia (42'27'''') | Donato Larretxea (42'57'''') |
1986 | Gasteiz | Mikel Mindegia (34'11) | Jose Mari Mendizabal ('35'14'''') |
1987 | Donostia | Mikel Mindegia (32'14'''') | Joxe Mari Olasagasti (32'49'''') |
1988 | Bilbo | Mikel Mindegia (36'06'''') | Joxe Mari Olasagasti (37'58'''') |
1989 | Agurain | Mikel Mindegia (36'08'''') | Donato Larretxea (36'55'''') |
1990 | Basauri | Anjel Arrospide (33'25'''') | Joxe Mari Olasagasti (34'07'''') |
1991 | Zumarraga | Anjel Arrospide (36'10'''') | Donato Larretxea (37'31'''') |
1992 | Araia | Anjel Arrospide (32'06'''') | Joxe Mari Olasagasti (33'47'''') |
1993 | Basauri | Anjel Arrospide (29'57'''') | Joxe Mari Olasagasti (31'37'''') |
1994 | Leaburu | Anjel Arrospide (32'09'''') | Joxe Mari Olasagasti (33'32'''') |
1995 | Doneztebe | Anjel Arrospide (33'37'''') | Donato Larretxea (35'08'''') |
1996 | Oion | Joxe Mari Olasagasti (34'24'''') | Donato Larretxea (35'01'''') |
1997 | Getxo | Donato Larretxea (36'54'''') | Joxemiel Peñagarikano (38'08'''') |
1998 | Tolosa | Joxe Mari Olasagasti (35'17'''') | Donato Larretxea (35'43'''') |
1999 | Doneztebe | Joxe Mari Olasagasti (35'37'''') | Mikel Mindegia (36'39'''') |
2000 | Oion | Joxemiel Peñagarikano (35'27'''') | Floren Nazabal (35'36'''') |
2001 | Getxo | Joxe Mari Olasagasti (39'21'''') | Donato Larretxea (40'47'''') |
2002 | Mendaro | Floren Nazabal (34'56'''') | Donato Larretxea (35'44'''') |
2003 | Doneztebe | Donato Larretxea (35'51'''') | Floren Nazabal (36'33'''') |
2004 | Agurain | Floren Nazabal (39'16'''') | Donato Larretxea (40'21'''') |
2005 | Durango | Joxe Mari Olasagasti (43'54'''') | Floren Nazabal (46'10'''') |
2006 | Tolosa | Donato Larretxea (39'53'''') | Joxe Mari Olasagasti (44'15'''') |
2007 | Doneztebe | Floren Nazabal (39'12'''') | Unai Otaño (41'20'''') |
2008 | Amurrio | Floren Nazabal (38'45'''') | Joxe Mari Olasagasti (41'06'''') |
2009[12] | Arbizu | Floren Nazabal (37'20'''') | Juan José López (40'25'''') |
2010[13] | Asteasu | Joxe Mari Olasagasti (35'31'''') | Floren Nazabal (37'06'''') |
2011[14] | Elizondo | Iñaki Azurmendi (46'50'''') | Floren Nazabal (46'56'''') |
2012 | Arbizu | Floren Nazabal (39'13'''') | Joxe Mari Olasagasti (40'47'''') |
Euskal Herriko beste txapelketa nagusia Urrezko Aizkora dugu, 1988. urtetik aurrera urtero-urtero antolatzen dena. Euskal Herriko aizkolari onenek parte hartzen duten ligaxka bat da. Azpeitian antolatzen da banakako eta binakako aizkora txapelketa horren finala.
http://www.flickr.com/photos/fiestasdonostia/7794172298
Banakako Urrezko Aizkora | |||
Urtea | Eguna | Txapelduna | Bigarrena |
1998 | Ekainaren 14a | Joxemiel Peñagarikano | Donato Larretxea |
1999 | Maiatzaren 29a | Joxe Mari Olasagasti | Joxemiel Peñagarikano |
2000 | Ekainaren 4a | Joxe Mari Olasagasti | Mikel Mindegia |
2001 | Ekainaren 17a | Joxe Mari Olasagasti | Mikel Mindegia |
2002 | Ekainaren 9a | Donato Larretxea | Floren Nazabal |
2003 | Ekainaren 22a | Donato Larretxea | Joxe Mari Olasagasti |
2004 | Ekainaren 19a | Floren Nazabal | Donato Larretxea |
2005 | Ekainaren 11a | Donato Larretxea | Floren Nazabal |
2006 | Ekainaren 10a | Floren Nazabal | Joxe Mari Olasagasti |
Aipatzekoak dira Donostiako Urrezko Kopa, Gipuzkoako eta Nafarroako Txapelketak eta Bizkaiko Irekia ere. Donostiako Urrezko Kopa 1980. urtetik Donostiako Aste Nagusian jokatzen da eta Euskal Herriko txapelketan sailkatutako lehenengo bost aizkolariek hartzen dute parte. Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa aizkolari gipuzkoarren artean jokatzen den txapelketa da eta Nafarroako Aizkolari Txapelketa, aldiz, Nafarroako aizkolarien artekoa.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License