Arauak

Arau orokorrak

  • Probak, horretarako prestatutako probalekuetan egingo dira.
  • Eraman beharreko harriek zulo bat izango dute aurreko aldean, katea pasatzeko eta ziria jartzeko.
  • Probalariek plaza edo iltzea egin dutela ulertuko dugu, harriaren aurreko aldeak irteera gunearen beste aldean dagoen marka edo lerroa zapaltzen duenean.
  • Harria ezin izango da probalekuko alboetako marketatik atera.
  • Harriaren alde bertikaletako bat alboetako marretatik aterako balitz, “ustela” gertatuko litzateke. Hori gertatzen denean, probalariek atzera egin beharko dute, harria bere osotasunean atera den gunetik baino atzerago egon arte.
  • Proba-bukaera epaileak neurtuko du, harriaren aurreko aldean urrutien dagoen zatia kontuan hartuz.
  • Proba bukatutakoan, epailea “ustela” adierazten ari bada, marka leku horri dagokiola ulertuko dugu, harria dagoen lekua kontuan hartu gabe.
  • Proba guztietan plazako epaileak hartuko du parte. Plazako epailea federazioko kide izango da.

Arau zehatzak

Asto- eta zaldi-probetan aritzen direnek era honetan egin beharko diete tira harriei:

  • Asto- eta zaldi-probetan, uztarriko nardaiari heldulekuak jarri ahal izango zaizkie, 20 zentimetro ateratzen ez badira. Edozein eratara, baretako alde bakoitzean helduleku bakarra jarri ahal izango da.
  • Matxura gertatzen denean, nardaia, lepokoa, zildaia eta girgiluak hausten direlako nahiz katea hausten delako, gehienez 10 minutu erabiliko dira konponketak egiteko.
  • Antolatzaileen lana da parte-hartzaileen esku jartzea nardaia, kateekin edo barekin. Parte-hartzaileren batek bere basta erabiliko balu, eta basta hautsiz gero, ez genuke ulertuko matxura gertatu dela.
  • Animalien jardunean gertatzen diren matxura-kasuetan, bi lagun beharko dira matxura konpontzeko.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License