Talde dinamikak
Sokatiran jolasean
- Adina. 8 urtetik aurrera.
- Lekua. Edonon.
- Beharrezko materiala. Soka luzea, zapia eta klera.
- Antolakuntza. Zortziko taldetan antolatuko gara eta beste batek epaile lanak beteko ditu.
- Jolasaren azalpena:
- Sokaren erdi-erdian zapia lotuko dugu.
- Lurrean metro bateko tartea izango duten hiru lerro margotuko ditugu.
- Ondoren, joko-eremuan bi taldeak eta epailea kokatuko dira.
- Talde bakoitzak aurkako taldea sokari tira eginez beraiengana erakartzea izango du helburu.
- Batak bestearen aurka bi tiraldi jokatuko ditu eta biak irabazten dituen taldea izango da garailea.
- Tiraldia irabazteko talde batek erdiko zapia beretik gertuen duen marka pasatzea lortu behar du.
- Teknika:
- Soka eusteko, eskuineko eskua sabeletik gertu jartzen da eta ezkerrekoa horren aurrean.
- Oin bat bestea baino aurrerago kokatzen da.
- Arauak:
- Lurra ezin da oinak ez diren beste edozein gorputz-atalekin ukitu.
- Ezin da lurrean etzan. Gainera tiratzaile guztiek batera tira behar dute.
- Sokari era klasikoan eutsiko zaio, ezin da beste edozein eratan eutsi.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License