Jarduera

Erantzun honako galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Txinga-proben oinarria zein da?


Bi txinga, esku bakoitzean bat, distantzia jakin batean eramatea da.

Bi txinga, esku bakoitzean bat, ahalik eta distantzia luzeenean eramatea da.

Bi txinga, nahi bezala, ahalik eta distantzia luzeenean eramatea da.


Txinga-proba...


... Hegoaldean txingekin egiten da, ostera, Iparraldean ontziekin egiten da.

... Iparraldean txingekin egiten da, ostera, Hegoaldean ontziekin egiten da.

... Hegoaldean eta Iparraldean txingekin egiten da.


Noizkoak dira txinga-proben inguruan ditugun lehen berriak?


XX. mendearen hasierakoak dira eta Eibar ingurukoak, hain zuzen ere.

XIX. mendearen hasierakoak dira, 1830eko hamarkadakoak eta Iparraldekoak, hain zuzen ere

XIX. mendearen hasierakoak dira, 1830eko hamarkadakoak eta Eibar ingurukoak, hain zuzen ere.


Txinga-probetan plazaren neurria...


... 28 metrokoa izango da.

... 26 metrokoa izango da.

... Txapelketaren araberakoa da.


Txinga-probetan txingen neurri zehatzak...


... 50 kilogramoko pisua (gorabehera gabe), 30 zentimetroko altuera (gorabehera gabe) eta 16,30 zentimetroko diametroa (gorabehera gabe) dira.

... 50 kilogramoko pisua (kilo erdi bat gorabeherarekin), 30 zentimetroko altuera (5 cm gorabehera) eta 16,30 zentimetroko diametroa (2 cm gorabehera) dira.

... 50 kilogramoko pisua (kilo bat gorabehera), 30 zentimetroko altuera (10 cm gorabehera) eta 16,30 zentimetroko diametroa (4 cm gorabehera) dira.


Txinga-probetan partaideek beren txingak erabil ditzakete?


Bai, nahi izanez gero beraien txingekin parte hartzeko aukera izango dute, nahiz eta ez bete araututako ezaugarriak.

Ez, ez dute beren txingekin parte hartzeko aukerarik izango.

Bai, nahi izanez gero beren txingekin parte hartzeko aukera izango dute, baina hauek araututako ezaugarriak bete behar dituzte.


Txinga-proban, gelditu daiteke partaidea?


Geldi daiteke baina sekula txingak askatu gabe.

Ezin daiteke gelditu.

Gelditu daiteke eta baita txingak askatu ere.


Zein izango da neurketa-erreferentzia txinga-probetan?


Neurketarako lehen erreferentzia lurra ukitzen duen lehen txinga izango da. Neurtzeko markaren atzeko aldea erabiliko da.

Neurketarako lehen erreferentzia lurra ukitzen duen azken txinga izango da. Neurtzeko markaren atzeko aldea erabiliko da.

Neurketarako lehen erreferentzia lurra ukitzen duen lehen txinga izango da. Neurtzeko markaren aurreko aldea erabiliko da.



Gaur egun, 2013. urtean, zein kirolari da txinga-probetan nagusi?

Juan Jose Agirregabiria

Garikoitz Alberdi

Josu Agirregabiria


Txinga-proba...


... banaka egiten den kirola da eta kirolariek atseden eta denbora muga dute.

... banaka edota binaka egiten den kirola da eta kirolariek ez dute atsedenik, ezta denbora mugarik ere.

... banaka egiten den kirola da eta kirolariek ez dute atsedenik, ezta denbora mugarik ere.


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License