Giza probak

Giza probaren helburuak gizakiek (banaka zein taldeka) arrastaka 500 eta 1.000 kilo bitarteko probarri edo demarria denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datza. Harria kate eta kako batez bakarrik lagunduta mugi daiteke.

Inork ez daki zehazki noiz hasi zen gizakia harria bere gorputzaren indarrez arrastaka mugitzen, animalien edo makinen laguntzarik gabe, baina litekeena da Euskal Herrian zaletasun hori inguruko harrobi ugariekin uztartuta egotea.

Gizon-proba bezala ere ezaguna den arren, emakumeak ere aritzen dira kirol honetan.

Giza proba Urretxun (Gonzalo Iza).
http://www.flickr.com/photos/chalo84/2199157247

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License