Laguntza
Herri-kirolak Euskal Herriko kirolen inguruko ezagutzak jasotzeko eta horien gainean dituzun zalantzak argitzeko webgune bikaina duzu.
Ikasmaterial honen helburua herri-kirolak ezagutu eta hauen jatorria ikertzea da. Herri-kirolak bi atal nagusitan dago sailkatuta. Aurkezpen orrian, atal nagusi horien atari diren 2 kaxak aurkituko dituzu:
- Herri-kirolak. Atal honetan, Eusko Jaurlaritzak herri-kirol gisa onartzen dituen 18 diziplinak landu ahal izango dituzu. Aizkora, Harri-jasotzea, Idi-probak, Asto- eta zaldi-probak, Harri-zulatzaileak, Ingude-altxatzea, Lasto-jasotzea, Lasto-botatzea, Lokotx-biltzea, Orga-jokoa, Ontzi-eramatea, Sega, Sokatira, Trontza, Txinga-proba, Zaku-eramatea eta bestelako batzuk (Ahari-topekak, Artzain-txakur lehiaketa, Bola-jokoa eta Palanka-jaurtiketa).
- Bestelako euskal kirolak. Atal honetan, Euskal pilota eta Traineru-estropaden inguruko informazioa eskuratu ahal izango duzu.
Atal horiek ikasmaterial guztiaren adar nagusiak dira eta, horietan mugituz gero, eduki guztietan zehar nabigatuko duzu.
Atal bakoitzean, batetik, eduki teorikoak dituzu, eta bestetik, horiek garatzeko eta lantzeko ariketak. Horrela, unitate bakoitzak aukera eskaintzen du edukiak eskuratzeko eta horiek lantzeko.
Bideo, taula, argazki eta hainbat baliabidez lagunduriko edukiak direnez, horiek irakurri, ulertu eta barneratzea erraza egingo zaizu.
Alde praktikoari dagokionez, atal bakoitzaren edukien gainean jaso duzun ezagutza neurtzeko zenbait ariketa egongo dira. Hauek testak, gurutzegramak, bikoteak egiteko ariketak eta talde-dinamikak izango dira.
Azkenik, ikasmaterialaren aurkibidean, Bibliografia, Glosategia, Laguntza eta Lotura interesgarriak daude, une oro eskuragarri izango dituzunak.
Orain, webgunean murgiltzea bakarrik falta zaizu.
EGIN KLIK!!!!!!!!!
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License