Gaur egun eratorritako kirola
2007. urtean, Euskadiko I. Lasto-jasotze Txapelketa ospatu zen. Xabi Sein nafarrak irabazi zuen 23 jasoaldirekin eta Jose Martin Bustinza bizkaitarra bigarren postuan gelditu zen.
2012. urtean Alegian ospatu zen Euskadiko Lasto-jasotze Txapelketa. Jon Lapazaran bizkaitarrak irabazi zuen, Andoni Agirreurreta eta Unai Ardeo kirolariekin lehia bizia eduki ondoren.
Gaur egun, Euskadiko txapelketaz gain Zazpi Herrialdetako Txapelketa izeneko lehiaketan ere ikus daitezke lasto-jasotze probak. Hala ere, Iparraldeko diziplina guztietan gertatzen den moduan, ez dago belaunaldi gazteek erreleboa hartuko duten inolako zantzurik.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License