Gaur egun eratorritako kirola
Orga-jokoko Euskadiko I. Txapelketa 2007an egin zen. Jose Lapazaranek irabazi zuen txapelketa eta Iñaki Llaguno bizkaitarra bigarren postuan gelditu zen.
2008. urtean ere Mutrikun ospaturiko txapelketako irabazlea Jose Lapazaran izan zen. Bigarren postua Xabier Urresti mutrikuarrarentzat izan zen.
2009 urtean Euskadiko III. Orga-joko txapelketa antolatu zen Mutrikun. Jabier Urresti Quinteiro gipuzkoarrak irabazi zuen. Lapurdiko Pierre Casuso kirolaria bigarren postuan gelditu zen.
Azkenik, 2012. urteko Euskadiko Txapelketako txapela Oskar Perez bizkaitarrak irabazi zuen, 5 buelta eta 2,93 metro eginaz. Lapurdiko Pierre Casuso bigarren postuan gelditu zen, 3 buelta eta erdi eta 4,55 metrorekin.
Euskadiko Txapelketaz gain, Zazpi Herrialdetako Txapelketa izeneko lehiaketan ohikoa da orga-jokoa. Hala ere, Iparraldeko diziplina guztietan gertatzen den moduan, ez dago belaunaldi gazteek erreleboa hartuko duten inolako zantzurik.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License