Arauak

  • Palanka metalezko barra luze bat da.
  • Palankak neurri eta pisu desberdinak ditu:
    • Gizonezkoen palankak 3,5 kilo pisatzen ditu, eta 1,5 metroko luzera dauka.
    • Emakumezkoen palankak, 2,5 kilo pisatzen ditu 1,30 metroko luzera dauka.
  • Hainbat jaurtiketa mota daude baina hiru dira ezagunenak:
    • Bularrez: palanka besoaren mugimenduaren bitartez jaurtitzen da. Eskuineko hanka lerroaren gainean jartzen da, barra erditik eutsi eta eskua luzatzen da. Bultzada hartzeko buelta erdia egin eta palanka botatzen da.
    • Biraka: bularrez bezala baina abiada hartzeko kirolaria bere baitan birak egiten ditu. Lerrotik metro batzuetara jartzen da eta bertara biraka hurbiltzen da bultzada hartzeko. Lerrora iristean barra jaurtitzen da.
    • Hankapetik: kirolaria zelaiari bizkarra emanik kokatzen da. Palanka hanken artean eta eskuekin muturretik helduta atze aldera jaurtiko du.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License