Asto- eta zaldi-probak

Gaur egun idi-probekin egiten den bezala badira asto- eta zaldi-probak ere: idi-probetan bikotea erabiltzen bada, kasu honetan abelburu bakarrarekin egiten da lehia. Helburua asto edo zaldi batek arrastaka probarri izeneko harria denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datza. Asto-proban 600 kilo inguruko probarriak izaten dira, aldiz, zaldi-probetan 900 kilo inguruko harriak mugitzen dira.

Belar-bilketa sagardi batean (Sigfrido Koch Arruti)
http://www.guregipuzkoa.net/photo/8724

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License