Jatorria
Euskaldunak, mundua indar fisikoaren neurketa bezala ulertu izan du. Harria jasotzea beti egon da baserritarren eguneroko eginbeharren artean: lehenbizi trikuharriak izan zitezken, gero harresiak, etxeak, herrixkak eta ermiten eraikitze-lanak. Gaur egun, eraikitzen laguntzeko elementu ugari dugu, baina garai batean materialak gizakiaren indar-fisikoaz edo animalien laguntzaz garraiatu behar ziren. Material horien artean ohikoenetakoa harria zen.
Harrobian bertan ere, askotan bloke handiak gurdiraino eskuekin eraman behar izaten zituzten. Beraz, berriz ere, jatorria lan-jarduerari lotua dagoela ikusten dugu.
Harri-jasotzea gure herrian oso sustraitua dagoen jarduera den arren, kirol horren inguruko lehen aipamen historikoak XVI. mendekoak dira: horixe azaltzen du Rafael Aguirre Francok bere Juegos y Deportes del País Vasco liburuan: “Bizkaiko harginek beren denbora librean egiten zituzten jolasei buruz idatzi zuen El Escorial-eko parrokoak” (Aguirre, R. 1984). Dirudienez, El Escorial monasterioa eraikitzen laguntzeko kontratatu zituzten hargin euskaldunek neurri bateko zein besteko harriekin apustuak eta lehiak egiten zituzten beraien artean.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/3523
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License