Jarduera

Erantzun honako galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Bola-jokoa, beste herri-kirolak bezala, zein lan-jarduerekin dago oso lotuta?


nekazaritzako jarduerekin

itxasoko jarduerekin

Ez dago lan-jardueretan oinarritua.


Bolatokiaren mutur batean txirlo kopuru bat jartzen da…


…eta beste muturrean, bolaria jarriko da, bola lurretik botaz txirloak lurrera botatzen saiatuko dena.

…eta beste muturrean, epailea jarriko da, bola lurretik botaz txirloen erorketa arautuko duena.

…eta beste aldean kirolariak bola bota eta txirloen erorketa eragotzi behar du.


Modalitate batzuetan, txirlo txiki bat edo txaparro bat jartzen da ibilbidearen erdian…


… eta berau ukitzea ekidin behar du bolariak puntuak ken ez diezaioten.

…eta bolariak bolarekin berau ukitzen edo botatzen saiatu behar du.

…bolatokiaren erdia zein den jakin dezagun.


Boloen jokoa mundu guztian jokatzen da. Noizkoak dira joko horren aztarnarik zaharrenak?


Antzinako Egiptokoak dira.

Erdi Arokoak dira.

El Escorial egin zen garaikoak dira.



Zein izan zen bola-jokoaren garairik hoberena?

XX. mendearen bukaera.

XVIII. mendearen bukaera eta XIX. mendearen hasiera.

XIX. mendearen azken hamarkadak eta XX. mendearen hasiera.


Zein kirol-jarduera izan zen bola-jokoaren gainbehera ekarri zuenetako bat?


euskal pilota

traineru-estropadak

futbola


Aipa itzazu Euskal Herrian ezagunenetakoak diren bi modalitate.


ezkertxulo eta irutxirlo

irutxirlo eta lautxirlo

ezkertxulo edo esku zulo


Ezkertxulo modalitatean, bolariak txaparroa botaz gero...


…jaurtiketan lorturiko puntuak (botatako beste txirlo handiagoen kopurua) baliogabetzen dira.

...jaurtiketan lortutako puntuak (botatako beste txirlo handiagoen kopurua) bikoizten dira.

...jaurtiketan lorturiko puntuetatik, puntu bat kentzen da.


Irutxirlo modalitatean, zenbat txirlo bota behar ditu bolariak?


bat

hiru

lau


Zenbat pisatzen du irutxirlo modalitateko bolak?


bi kilo

hiru kilo

bi edo hiru kilo


Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License