Harri-jasotzea

Herri-kirol honetan pisu jakin bat duen harria sorbaldaraino jaso behar da. Altxaldia ontzat emateko harria sorbaldan orekatu eta gorputzaren aurrealdetik lurreratu beharko da.

Harri-jasotzea historiaurreko garaietan errotutako herri-kirola da; aspalditik, gizakiek harritzarrak garraiatu behar izaten zituzten mota ezberdinetako eraikuntzak egiteko. Pixkanaka, harginen arteko norgehiagokak hasi ziren beren indarra neurtzen zuten harriak jasoz.


Mikel Saralegi harri-jasotzailea (Justy García Koch). . http://www.euskomedia.org/aunamendi/106977

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License