Jatorria
Baserritarren eginbehar arruntenetakoa belar-mozketa zen.
XV. mendetik eta, bereziki, XVI. mendetik aurrera, basoen ustiaketa intentsiboa da euskal lurraldeetan. Ordura arte mendiak basoz estalirik zeuden. Gizakiak, bizirik irauteko, bertako zuhaitzak botatzen hasi ziren, Europako beste leku askotan bezala, bai egurra ustiatzeko, bai lurrak nekazal laboreetara zuzentzeko asmoz. Arrazoi horregatik, ganaduari zuzendutako belardiak gutxitu egin ziren eta baserriko abereentzat elikagaia lortzea ez zen lan erraza izaten.
Baina, nekazal laboreek ez zutenez uste bezain etekin ona ematen, baserritarra ganadua gehitzen hasi zen (behiak, idiak eta txahalak). Horrela, pixkanaka, ganadua diru-iturri nagusi bihurtu zen baserritar askorentzat eta, ordura arte laboreetara zuzentzen zituzten lurrak, orain ganaduarentzat elikagai bihurtu ziren. Belar-moztea, beraz, baserritarraren eguneroko lan bihurtu zen eta sega ezinbesteko tresna: ganadua ukuiluan zegoen garaietarako (batez ere negu hotz eta luzerako) baserritarrak belarra moztu behar zuen, ahalik eta pentsu gutxien behar izateko. Horrela hasi ziren belar-metak egiten.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License